XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goi-mailako Teknikari 1, Sikolojia-Lizentziadun.

Sikolojia-sendabidetan izandako haztura izango da kontutan.

Goi-mailako Teknikari 1, Sikolojia-Lizentziadun.

Umeentzako Sikolojia-sendabidetan izandako haztura izango da kontutan.

IV. OROTARIKO BALDINTZAK.

Baztertze-indarreko saio hauetan eskuhartzeko honako hauek izango dira beharrezkoak:
Lehenengoa.- Gara-adinekoa izatea.

Bigarrena.- Legezko ezinaren edo elkartuezinaren zio izan dadin ezerk ez hartzea eta Herri-Arduralaritzaren zerbitzutik zigor-zehaztapidetza bidez egotzitakoa ez izatea, eta herri-ihardunerako gaitasungabetua ez egotea.

Hirugarrena.- Soldadutzatik iare egotea, bai egin duelako edo egin beharrik ez duelako.

Lanari-nahiek, jartzen diren baldintza guztiak eta bakoitza, eske idazkiak aurkezteko jarritako epearen azken egunerako bete beharko dituzte.

V. BERARIZKO BALDINTZAK.

Tituloak.- Hirugarren zatian agertzen ziren lantokietarako jartzen zirenak, arauzko itxura-ereduaren arauerako eske-idazkian eskatzen diren zehaztapenekin.

Eskatzen diren tituloen egiaztapena, aukeratutakoa denaren iragarpena egin eta hamabost eguneko epearen barruan egin beharko da.

VI. SAIOAK.

Egin beharreko lanari buruzko tituloari eta egiaztatutako ezagutzei artez datxezkionak, Agindu honen I Eraskin gisa agertzen diren gaizerrendetan lantoki bakoitzari dagozkionei atxikiz.

Lehiatzaileek egin beharko dituzten ariketak
LEHENENGO SAIOA.

Deiaren gai direnetako lantoki bakoitzean sartzeko, eskatzen den berarizkotasunari buruzko berarizko gai-zerrendari dagozkion galderei idatziz erantzutea.

BIGARREN SAIOA.

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzan lantokiren bat lortu nahi dezaten lehiatzaile guztiek, lantoki horretarako eskatzen zaizkien tituloak direnak direla, ezagutu beharreko guztientzako gai-zerrendari buruzko galderei eman beharko diete idatzizko erantzuna.

Gai-zerrenda horrek bi zati izango ditu.

a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Erakundeei eta Lege-Araupideei buruzko ezagupenak.

b) Arduralaritza-bideekiko ezagutza.